top of page

KEU AGIRRETXEA

Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjole, abeslari eta konposatzaile Keu Agirretxea ondarrutarrarekin egon gara Durangon.

​

Uek, Governors, Fjord edo Psychophony taldeetako kidea izan da besteak beste, eta hainbat artista desberdinekin jotzeko, grabatzeko eta kolaboratzeko aukera izan du azken urteetan: Pablo Novoa, Xabier Iriondo (Afterhours) musikari italiarrarekin KX proiektuan, Raimundo Amador, Jon Gurrutxaga, Jairo Zavala ( Depedro), David Bao, Javi ¨Calambres¨, Aitor Gorosabel, Mikel Erentxun, Xabi Solanorekin Gazta zati bat zuzeneko bandan, Izaro Andres, Ander Lipus aktorearekin edo Kirmen Uribe idazlearekin.

​

Mexico, Cuba, Paris, Londres, estatu española eta Euskal Herrian eskaini ditu kontzertuak eta 18 disko kaleratu ditu, horietako hiru instrumentalak.

​

Gaur, bere azken lan ¨Nomadak eta kofrea¨ diskoa zuzenean aurkezten ari da bere Fignuh Experience zuzeneko taldearekin eta bakarkako emanaldiekin.

​

Durangoko Azoka, kultura defenditzen duen azoka da; bertan idazlari, poeta, musikari, editorial eta diskografika asko batzen dira: zuk zeuk musikari bezala, nola ikusten duzu jadanik 51 ediziodun azoka honetan parte hartzea?

 

1995. urtetik parte hartzen dut azokan, urte horretan kaleratu zen nere lehen diskoa. Ahotsenean ere lau bat alditan izan naiz, diskoa azokan kaleratzen bada ahal dudanean parte hartzen dut. Interesgarria da horrelako azoka haundi batean egotea.

 

Azoka honetan, Catalunyan ospatzen den Sant Jordin ez bezala, musikari garrantzi handia ematen zaio. Gune erdia musikari buruzko standez beteta dago eta Ahotsenea gunean 40 minutuko kontzertuak ematen dira. Zer iritzi duzu ospakizun hauetan musikak parte hartze handiagoa izateari buruz?

 

Agian musikak interes gehiago sortzen du... ez dakit. Dena dela, uste dut liburuek ere pixu haundia dutela, elkarrizketak eta berbaldiak ere beraien espazioa dutelako. Nik kanpotik argi ikusten dut ez dela bakarrik musikaren leku bat...Irudienea ere hor dago.

 

Musika edo liburuen edozein mireslerentzat nahita ezkoa da urtaro joatea. Baina, standean diskak saltzen eta zinatzen egoteak eta bertoko kontzertuetan joteak ziur  denbora libre gutxi  utzi dizula zure kabuz buelta bat emateko gustuko duzun zeozer erosteko. Zein liburu edo diska erosi duzu edo gomendatuko zenuke?

 

Bai, denbora libre gutxi izan dut nere gauzak ikusteko, baina hauek erosi ditut: Kirmen Uriberen ¨Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak¨ azken liburua, Gatz ondarrutarren lehen diskoa eta Anariren azken diskoa ¨Epilogoa¨.

 

Gaur egun, Azoka honetan beti leku bat duen Mauka diskografikaren parte zara. Egia ahal da diskografikek artista asko mugatzen dutela? Zergatik?

 

Nere kasuan ez. Lan bat kaleratzeko orduan ekipo bat bezala lan egiten dugu eta berdin zuzenekoak lotzeko orduan. Disketxe askotan izan naiz eta sekula ez dut izan sentsazio hori, Esan Ozenki, Metak, Gaztelupeko hotsak, Mauka...

 

Diskografika honetan Euskal Herrian nahiko famatuak diren Arkada Social, Mconak, Skakeitan, Kaos Urbano edo Rat-Zinger daude. Talde guzti hauen artean grabatzeak zure musika egiteko moduan eraginik izan ahal du?

 

Ez du izan inolako eraginik. Egia da bai estilo desberdinetako taldeak gaudela Mauka disketxean baina hor bukatzen da. Nik ez diot inori begiratzen, nere bidea egiten sahiatzen naiz.

 

Gitarra jole moduan euskal artista askorekin grabatu duzu; euren artean famatuenak Aitor Gorosabel (Su ta gar), Kirmen Uribe (Literatura saridun idazlea) eta zure azken disko "Nomadak eta kofreak"-en Izaro Andres (IZARO) eta Xabi Solano (Esne Beltza). Profesionalki, ziur artista hauekin edo beste batzuekin grabatzeak asko aberastu zaituela baina horretaz gain hauekin izandako esperientzia anekdotikoren bat ahal duzu? 

 

Noski baietz, beste artista batzuekin jotzea eta grabatzea oso gustoko dut. Beti ikasten duzu zerbait berria eta horrek zure joteko erara edo sorkuntzara gauza berriak ekartzen dizkizu. (Veneno taldeko) Raimundo Amadorrekin jo genuen Azpeitian eta kontzertua bukatu eta zekulako jam sessiona (gitarrarekin improbisazioa) egin genuen kamerinoetan whisky eta zerbeza artean.

 

Musika egiteaz aparte, beste batzuek egitea ere bultzatzen duzu, gitarra klaseak ematen baitituzu Bermeon, Mendaron eta zure herrian, Ondarroan. Nola egiten duzu hiru herri desberdinetan lan egiteko, estudioan grabatzeko eta zure taldearekin jotzeko?

 

Urte asko daramatzat eta nahiko ondo antolatzen naiz. Astelehenak eta ostiralak Ondarroan, astearteak eta ostegunak Bermion eta asteazkenetan Mendaroko musika eskoletan ematen ditut klaseak. Kontzertuak normalean aste bukaeretan izaten dira, eta ensaiatzeko, goizak erabiltzen ditut. Estudioko grabazioak udan edo oporretan egiten ditut... ondo moldatzen gara denera heltzeko, ondo antolatu behar da, familia dut, bi ume, kuadrilla... denentzako denbora dut.

 

Amaitzeko, txikitatik musikaren munduan izan zara eta oraindik jarraitzen duzu. Inoiz pentsatu ahal duzu musika bertan bera uztea edo arte hori betiko dela esango zenuke?

 

Ba oraindik ideia hori ez dut izan, hainbeste gauza ditut buruan...proiektu berriekin nabil eta espero horrelako ideiak heltzen badira beranduago heltzea, bitartean disfrutatzen jarraituko dugu.

Keu Agirretxea interpretando "Darwin" en la Azoka de Durango (Ahotsenea, 03-12-2016)

©2016 Creado por Martes y trece

  • Blogger Social Icon
  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • YouTube Social  Icon
bottom of page